"Produktuen diseinua ez dugu menderatzen; hori ahuldade bat da"

Anboto 2012ko mai. 24a, 08:34

Durangaldeko Enpresen Elkarteak, Durangaldeko Amankomunazgoak eta Azterlan zentroak eskualdeko industriaren egoera aztertzeko eta etorkizunera begirako garapen eredurik egokiena proposatzeko hausnarketa eta ikerketa prozesua abiatu zuten 2010ean. Bide horretan, eskualdeko industriaren erraadiografia jasotzen duen mapa aurkeztu dute

Durangaldeko Enpresen Elkarteak, Durangaldeko Amankomunazgoak eta Azterlan zentroak eskualdeko industriaren egoera aztertzeko eta etorkizunera begirako garapen eredurik egokiena proposatzeko hausnarketa eta ikerketa prozesua abiatu zuten 2010ean. Bide horretan, eskualdeko industriaren erraadiografia jasotzen duen mapa aurkeztu dute.

 

Mapa horrek hainbat ahulgune azaleratu ditu. Esaterako, enpresa askok produktuen ekoizpenera mugatzen dute euren jarduna. Hau da, produktuen diseinua eta diseinu horren garapena ez da ildo estrategiko bat eskualdeko enpresa gehienetan: “Durangaldean lehiakortasun handia dago manufaktura-ahalmenari dagokionez. Baina produktuen diseinua eta diseinu horren garapena ez dugu menderatzen; hori ahuldade bat da. Besteek diseinatu dutena ekoizteak oso ibilbide laburra du”, adierazi du Azterlaneko ordezkari Anton Gorriñok. Balio erantsia duten produktuen garrantzia azpimarratu du.

 

Kontraesanak ere azaleratu ditu ikerketak. Ikertutako enpresen %60k dio gaur egun ekoizten dituzten produktu berdinekin merkatu berrietara heldu nahi dutela etorkizunean. Era berean, %68k planteatu ere ez du egiten produktu berriak garatzea merkatu berrietara heltzeko. “Datuek erakusten dute helburuak desioa gehiago direla errealitatea baino”.

 

Durangaldean 293 enpresa industrial daude, 11.000 laguni lana ematen diotenak, eta Azterlanek horietatik 80 enpresa aztertu ditu (6.000 langile). 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!