'Goazen Plazara!' ekimenak "babes handia" lortu du

Anboto 2012ko mai. 21a, 09:42

Euskal Herriko osoko ia 250 plazetan 30.000 lagun ingurik parte hartu zuten Herrira mugimenduak deituta \'Goazen plazara!\' ekimenean. Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak euskal jendartearen baitan \'atxikimendu eta babes handia\' duela agerian geratu zen. Durangaldean ere hainbat irten ziren plazara

Euskal Herriko osoko ia 250 plazetan 30.000 lagun ingurik parte hartu zuten Herrira mugimenduak deituta \'Goazen plazara!\' ekimenean. Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak euskal jendartearen baitan \'atxikimendu eta babes handia\' duela agerian geratu zen. Durangaldean ere hainbat irten ziren plazara.\"\"

 

Herrira mugimenduak egindako lehenengo balorazioren arabera ekimen "arrakastatsua" izan zen zapatukoa. Eguraldiak ekimen batzuk baldintzatu zituen arren, kalera ateratzera animatu zirenak "umorez" eta "fundamentu handiz" burutu zituzten ekimenak. "Euskal preso politikoen eskubideen alde egiteko badirela hamaika modu erakutsi zuen ekimenak", azaldu dutenez, eta "arnasaldi handia" izan da aurrera begira egin beharreko lanerako. Mugimendu "indartsua" osatzen ari dela azaldu du Herrira mugimenduak: "Oraindik bide luzea izan arren iritsiko gara bi gobernuak mugitzera".

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!