Anbotoren esperientzia euskal hedabideen inguruko solasaldian

Anboto 2012ko mai. 18a, 13:53

Bilbo Hiria irratiak atzo goizean antolatutako solasaldian Jone Guenetxea Anbotoko zuzendariak, Mikel Irizar Topaguneko presidenteak, Ane Zabala Hamaika Telebistako erredakzio-buruak eta Iban Arregi Berria Taldeko hedabideen arduradunak parte hartu zuten. Euskal hedabideen egoera eta etorkizuneko erronkak izan zituzten berbagai.

Euskal hedabideen egoera eta etorkizuneko erronkak  aztertu zituzten atzo goizean Bilboko Kafe Antzokian. Mahai inguruan Mikel Irizar Topaguneko  lehendakariak, Jone Guenetxea Anboto astekariko zuzendariak, Ane Zabala Hamaika Telebistako erredakzio-buruak eta Iban Arregi Berria Taldeko hedabideen arduradunak parte hartu zuten. Beraiekin Bilbo Hiriako hiru kidek bideratu zuten eztabaida: Jabier Lauzirika, Mieltxo Monfort eta Xabier Monasterio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!