Plazetan biltzeko deia egin dute, presoak gerturatzea eskatzeko

Anboto 2012ko mai. 19a, 08:44

Herrira ekimenak zapatuan Euskal Herri osorako egin duen deiagaz bat egin dute Durangaldeko hainbat herrik

Herrira ekimenak zapatuan  Euskal Herri osorako egin duen deiagaz bat egin dute Durangaldeko hainbat herrik.

 

Deialdiak

  • DURANGO
    - 12:00etan: Poesia emanaldia
       Tabiran.
    - 12:15ean:  Unai Iturriaga eta
       Igor Elortza Santa Anan.
    - 12:30ean: ‘Isolamendurik ez’
       antzerkia Andra Marian.
    - 12:45ean: Komiki marrazketa
       Ataramiñeren eskutik.
    - 13:00etan: Argazkia Ezkurdin.
  • OTXANDIO
    - 12:00etan: Antzerkia plazan.
    - 12:30ean: Vulcanoren futbol
       partidua plazan.
    - 13:00etan: Urduri dantza
       taldearen saioa plazan.
    - 14:00etan: Bertsolariak plazan;
      Ondoren argazkia.
  • ABADIÑO
    - 19:00etan: Paella txapelketa.
       Ondoren argazkia Txanporta
       plazan.
  • Gainerako deialdiak:
    Argazki erraldoia:
    Atxondoko plazan, 12:00etan. Elorrioko plazan, 13:00etan.
    Iurretako plazan, 13:00etan.
    Zaldibarko plazan, 12:00etan

Euskal presoen eta iheslarien Euskal Herriratzea ahalbidetzeko lanean ari den herri mugimendua da Herrira. “Gehiengo zabal baten helburua” errealitate bihurtu guran, zapatua aldarrikapen eguna bihurtzea nahi dute.  Baina aldarrikapen hori ez da herri edo hiri batean kontzentratuko; herriz herrikoa izango da,  eta herrira.org webgunean jakinarazi dutenez, 205 deialdi daude Euskal Herriko beste horrenbeste herritan. Durangaldeko hainbat herritan ere Goazen plazara lelopean mugimenduagaz bat egiteko deia egin dute.

 

Durangon 13:00etan argazki erraldoia aterako dute Ezkurdin batuko diren herritarrekin. Baina aurretik beste hainbat ekimen egongo dira. Tabiran eta Andra Marian poesia emanaldiak eta antzerki saioak egingo dituzte eta Santa Anan Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsotan ariko dira.

 

Abadiñon,  Txanporta plazan aterako dute argazkia, 19:00etan. Aurretik paella txapelketa egingo dute eta preso eta iheslarien aldeko dekorazio onena sarituko  dute.

 

Otxandion plazan batuko dira eta, besteak beste, Vulcano futbol taldearen eta Urduri dantza taldearen erakustaldiak egongo dira. Ostean, agazkia aterako dute bertaratutako guztiekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!