Kontsumo arduratsuaren gaia lantzen dabiltza eskualdeko 324 ikasle

Anboto 2012ko mai. 15a, 09:30

Irrati-tailerrak egin dituzte gaiaren inguruan, eta asteon Peruko ikasleekin bideokonferentziak hasiko dituzte, hango eta hemengo tradizio eta kontsumo ohiturei buruz galdetzeko

Irrati-tailerrak egin dituzte gaiaren inguruan, eta asteon Peruko ikasleekin bideokonferentziak hasiko dituzte, hango eta hemengo tradizio eta kontsumo ohiturei buruz galdetzeko.

 

Ikasleak eurak sentsibilizazio agente beharrak egiten dabiltza azken asteotan irrati-tailerretan. Eskola Agenda 21en barnean, Durangaldeko zazpi herritako 324 ikaslek parte hartuko dute kontsumo arduratsuaren gaineko kanpainan.

 

Irratian kontsumoari buruzko saioak egiten apirilaren 25ean hasi ziren, Durango Irratian eta ikastetxe batzuek dituzten irrati estudioetan. Maiatzaren 17an, berriz, bideokonferentziak egingo dituzte Peruko Ciudad Eten herriko ikastetxeekin. Compromiso por la Mujer elkartearen lankidetzagaz jardungo dute hango tradizio eta kontsumo ohiturei buruz galdezka. Elkarte horrek Peruko emakumeen eta ingurugiroaren egoera hobetzeko proiektuak garatzen ditu.

 

Egitasmo hauetan parte hartzen dabiltza Abadiño, Berriz, Elorrio, Durango, Iurreta, Otxandio eta Zaldibarko ikastetxeak. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak dira protagonista. Emaus fundazioak eta Amankomunazgoak elkarlanean egindako ekintzak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!