Maiatzaren 5ean hil zen 23 urteko emakumeagaz lotuta daturen bat izan dezakeen pertsona orori Durangoko 4. Instrukzio Epaitegira jo dezala eskatu diote haren senide eta lagunek. Bestela honako telefono zenbakietara deitzea: 94 603 00 54 edo 94 603 00 60.
Joan zen maiatzaren 4ko gaua eta maiatzaren 5eko goizalde bitartean, Traña-Matiena (Abadiño) edo Durango inguruan egon zitezkeen herritarrei eskatu die laguntza bere etxebizitzako lehiotik jausita hil zen emakumearen senide eta lagunek.
Gizon bat atxilotu zuten, emakumea giltzapetu izana leporatuta eta ondoren aske utzi zuten. Polizia ikerketak hilketa baztertu duela azaldu izan du Ertzaintzak.