Euskara Zerbitzurako aurrekontua %31 igo du Amankomunazgoak

Anboto 2012ko mai. 14a, 13:23

Horretara, euskararen dinamizazio eta normalizazioa sustatzeko egitasmoak garatzeko 119.677 euro erabiliko dituzte, aurten. \'Euskararen eta Durangalderako proiektuen aldeko apostua garbia\' da Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoaren presidentearen berbetan.

Euskara Zerbitzuari bideratutako diru-partida %31 igo du Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak. Horretara, euskararen dinamizazio eta normalizazioa sustatzeko egitasmoak garatzeko 119.677 euro erabiliko dituzte, aurten. \'Euskararen eta Durangalderako proiektuen  aldeko apostua garbia\' da Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoaren presidentearen berbetan. Gogoratu dute gainera Berriz ere zerbitzu horretara batu dela.

 

ElHuyar Aholkularitza enpresa ordezkatuz, Artez Euskara Zerbitzua Koop.E. enpresa du maiatzaren 1etik Euskara Zerbitzuaren ardura. Martxan jarri gura dituzten proiektu berrien artean plataforma digital berri bi daude: \'Durangaldeko euskararen ataria\' eta \'Beharsarea\'. Biak ala biak albisteak, ekitaldiak, proiektuak eta euskarazko lan eskaintza zein eskariak zabaltzeko erabiliko dira. 2012an jarraipena izango duten  proiektuetariko batzuk dira \'Izarren distira\', \'Berbalagun\' eta \'Euskaragida\'.

 

Artez Euskara Zerbitzua enpresagaz urtebeteko kontratua lotu du Durangaldeko Amankomunazgoak, beste urtebetera luzatzeko aukeragaz. Lan horretarako 35.400 euroko aurrekontua izango du.

 

Euskara teknikaria

Bestalde, epe laburrean euskara teknikariaren postua sortuko duela jakin eragin du Amankomunazgoak: "gaur egun, bai amankomunagozko bai udaletako hainbat teknikari eta arduradunekin batera egiten den lanari gehituta zerbitzuari gainbalioa emango dio" Zarrabeitiaren berbetan.

 

Euskara sailak 71.223 euroko aurrekontua du urtero, proiektuak garatzeko. Egitasmo horien artean daude dagoeneko Durangaldean ezagunak diren Izarren distira, Berbalagun, Euskaragida, Aisialdiko begirale ikastaroak edota Futbola oinarritik euskaraz. Aurten egitasmo berriak ere abiatu gura dituzte: plataforma digital bi abiatuko dituzte Durangaldeko euskararen ataria eta Beharsarea. Arduradunen berbetan, "euskararen arloan teknologia berrian garrantzia" azpimarratu dura dute. Lehenengoan Durangaldeko albiste, proiektu eta ekitaldiak jasoko dira. Bigarrenean, euskarazko lan eskaintza eta eskariak zabaldu gura dituzte.

 

Bestelako  egitasmo eta ekimenak diruz laguntzen ere jarraituko du Durangaldeko Amankomunazgoak: halanola, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (3.000 euro) eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Azken horreri begira, Gerediaga elkarteari egutegiak eta Astola urtekaria egiten laguntzen dio. "Ezarritako lan egiteko era ona da. Badakigu askoz gehiagi hobetu behar dugula oraindik, baina, Durangaldean euskaren aldeko apustu garbia dagoela ikusten dugu. Gero eta elkarlan hangiagoa dago eragile, elkarte eta erakundeen artean. Hori oso positiboa da", dio Zarrabeitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!