Ibaizabaleko kutsadura iturriak aztertuko dituzte

Anboto 2012ko mai. 10a, 08:38

Ur saneamendu arduradunek diotenez, azken urteetako lanek egoera ekologikoa hobetu dute

Ur saneamendu arduradunek diotenez, azken urteetako lanek egoera ekologikoa hobetu dute.

 


Ibaizabal ibaiaren kutsadura iturriak saihestu eta neurriak antolatu gura dituzte. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Uraren Euskal Agentziak hitzarmena sinatu dute, eta datozen hamabi hilabeteetan azterketa bat egitea onartu dute. Azken urteetan egindako lanaren ondorioz, egoera ekologikoa hobetu dela diote: “Inguru hori orain dela urte batzuk pentsaezinak ziren ekintzetarako erabiltzeko aukera dago”.

 

Hala ere, ingurumen-helburuak lortzea oraindik gaitza dela adierazi dute. Horregatik, saneamendu sistemak ikertuko dituzte, isurketen jatorria aurkitu eta, gero, hobetzeko ekintzak zehaztuko dituzte. Elorrioko estazio araztailetik Bilborainoko eremua hartuko dute kontuan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!