Zuri gorriz jantzi da Durangaldea

Anboto 2012ko mai. 9a, 09:29

Balkoiak bandera zuri-gorriz jantzita argitu du gaur egunak Durangaldean. Europa Leagueko finala jokatuko dute Bilboko Athleticek eta Atletico Madrilek. Bucarestera begira izango dira gaur Athletic zale guztiak, Durangaldekoak ere bai

Balkoiak bandera zuri gorriz jantzita argitu du gaur egunak Durangaldean. Europa Leagueko finala jokatuko dute Bilboko Athleticek eta Atletico Madrilek. Bucarestera begira izango dira gaur Athletic zale guztiak, Durangaldekoak ere bai.

 

Gerediagako foru batzar guneak ere itxura zuri-gorria hartu du gaur. Durangoko udaletxeko balkoia ere jantzi dute kolore zuri-gorri eta Durangaldeko balkoiak ere propio jantzi dituzte gaurko. Historia idatzi gura du gaur Athletickek Europa mailako lehenengo titulua lortuz.

 

\"\"

 

Pantaila erraldoiak jarriko dituzte Elorrion eta Durangon 20:45ean hasiko den partidoa ikusteko. Elorrion Udalak jarriko du Gernikako Arbola plazan; Durangon, berriz, Plateruena kafe antzokiak Aurretik, 20:00etatik aurrera, saiheskia, patatak eta garagardoa edo freskagarria banatuko dituzte bost euroren truke antzokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!