Durango Txartela erabilita eskuratu ahalko dira.
Maiatzaren 25era arte, Durango Txartelagaz erosketak egiten dituzten herritarren artean kalanchoe motako landareak zozkatuko ditu +Dendak merkatarien elkarteak. Durango Txartelaren erabiltzaileak “saritzea” da kanpainaren helburua. Durangaldean 87 denda daude Durango Txartelera batuta.
Merkatarien elkarteak 200 landare ditu zozketatzeko. Erosterakoan, tiketean ipiniko du erosleak saria lortu duen edo ez, eta irabazleek Nafarroako Rural Kutxara jo beharko dute landereen bila.
Txartelaren abantailak
Elkartekoek gogorarazi dutenez, Durango Txartela doako kredituzko visa txartela da. Ez dauka komisiorik eta edozein bankutan helbideratu daiteke. Maiatzean abiatu duten kanpaina honen antzeko egitasmoez gainera, nabarmendu dute %3ko deskontua egiten dutela elkarteko kide diren gasolindegietan; Otxandioko eta Izurtzako Avia gasolindegietan.