Julene Azpeitia haurreskolan izena emateko epea zabaldu dute gaur. Udal arduradunek jakin eragin dutenez, maiatzaren 11ra arte egongo da horretarako aukera.
2012-2013 ikasturterako haurreskolan lekua izateko eskaria maiatzaren 11ra arte bideratu daiteke. 2011n eta 2012an jaiotako umeek izango dute lekua haurreskola guztietan. Izena emateko eskari-orriak haurreskola bakoitzean daude eskuragai: Julene Azpeitia (San Roke kalea 4, behe solairua), Traña-Matiena (Trañaetxoste 10) eta Zelaieta (San Trokaz plaza).