Iurreta eta Berriz artean Bilborako galtzada itxiko dute egunotan

Anboto 2012ko mai. 2a, 08:28

Maiatzaren 5era bitartean, Iurreta eta Berriz (Okango) artean, Bilborako noranzkoan by-pass bat jarriko dute 22:00etatik 6:00etara. Horrek trafikoan eragingo du

Maiatzaren 5era bitartean, Iurreta eta Berriz (Okango) artean, Bilborako noranzkoan by-pass bat jarriko dute 22:00etatik 6:00etara. Horrek trafikoan eragingo du.

 

Horretara, A-8 autobidean, Bilborako galtzadan eta aipatutako bide tarte horretan, trafiko guztia Donostiarako galtzadan ibiliko da, noranzko bietan. Lanen ondorioz galtzada itxi arren, ez da gorabeherarik sortuko A-8aren Iurretako sarrera-irteeran, foru arduradunek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!