Ezkio-Itsarorako argindar linea bertan behera geratu ahal da

Anboto 2012ko api. 27a, 08:57

Baliteke ez egitea. Gueñesetik Ezkio-Itsasora egin behar zuten goi tentsioko linea. Durangaldeko bost herri zeharkatuko zituena: Iurreta, Garai, Berriz, Mallabia eta Zaldibar

Baliteke ez egitea. Gueñesetik Ezkio-Itsasora egin behar zuten goi tentsioko linea. Durangaldeko bost herri zeharkatuko zituena: Iurreta, Garai, Berriz, Mallabia eta Zaldibar.

 

Energia azpiegituren aurreko planaren epea amaitu da eta planfikazio berria egiteko, egungo egoera makroekonomikoa eta datozen urteetarako aurreikusita dagoen eskaria kontuan hartzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Red Electrica de Españari, dekretu bidez. Ekainaren 31 baino lehen aurkeztu behar dute plan berria.

 

Energia kontsumoa jaitsi egin dela da eskaeraren argudioa: “Gobernuak gero erabakiko du zein azpiegitura lehenetsi eta zein ez. Beraz, baliteke goi tentsioko linea oraindik ez egitea, denbora batez atzeratzea edo bertan behera geratzea”, Red Electrica Españako ordezkarien berbetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!