Maiatzaren 1ean mobilizatzeko deia egin du LABek

Anboto 2012ko mai. 1a, 08:30

Maiatzaren 1a dela-eta, Durangaldeko LABek manifestazioa deitu du \'Langileok Euskal Herria helburu, lotu borrokari\' lelopean, 12:30ean Durangoko udaletxe plazatik irtenda.

Maiatzaren 1a dela-eta, Durangaldeko LABek manifestazioa deitu du \'Langileok Euskal Herria helburu, lotu borrokari\' lelopean, 12:30ean Durangoko udaletxe plazatik irtenda.

 

Ondoren, 15:00etarako bazkaria antolatu dute Andra Marian. LABeko arduradunek azaldu dutenez, txartelak salgai daude sindikatuaren egoitzetan eta baita beste hainbat lekutan ere: Durangoko Intxaurren, Alpinon eta Mesoi Barrian, Zornotzako Herrikoan eta Elorrioko Portalekuan. Txartelak 15 euro balio du; ikasle eta langabetuentzako, 8 euro.

 

Sindikatuak aldarrikatzen duenez, “bide bakarra dago sartu nahi gaituzten zulo horretatik irteteko: Euskal Herria eta euskal herritarrak burujabeak izatea”. Gaineratu dutenez, “momentua da bestelako Euskal Herria eraikitzeko. Patronalaren asmoak lantokiz lantoki eta sektorez sektore gelditzeko, bankari gure bizitzekin ez dela jolasten argi uzteko, instituzioak herritarron zerbitzura eta ez kapitalaren mesedetan kokatzera behartzeko”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!