Iurreta eta Berriz tartean, Bilborako erreia itxiko dute gaur eta bihar

Anboto 2012ko api. 25a, 09:02

Gaur eta, bihar, apirilak 26, by-pass bat jarriko da AP-8 autobidean, 22:00etatik 6:00etara, Bilborako galtzadan. Iurreta eta Berrizko Okango artean itxiko da erreia. Ondorioz, trafiko guztia Donostiarako galtzadan zehar ibiliko da, noranzko bietan

Gaur eta, bihar, apirilak 26, by-pass bat jarriko da AP-8 autobidean, 22:00etatik 6:00etara, Bilborako galtzadan. Iurreta eta Berrizko Okango artean itxiko da erreia. Ondorioz, trafiko guztia Donostiarako galtzadan zehar ibiliko da, noranzko bietan.

 

Beraz, Bilborako galtzadako 88 zenbakiko irteera-adarra itxita egongo da gaurko 24:00etatik osteguneko 05:00etara (hilak 26). Horren ordez, 75 zenbakiko irteera erabiliko da (Ermua), eta N-634 errepidea erabiliko da Durangora joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!