Giro nahasia iragarri du gaurko Euskalmetek. Haizea zakar ibiliko da eta alerta laranja ezarri dute eguerdira arte. Durangoko Udalak zenbait gomendio zabaldu ditu haize bolada bortitzak direla-eta.
Etxeko ate eta leihoak ixtea gomendatu dute udal arduradunek helazarazitako oharrean, era, kanpoaldeko objektuak ere erretiratu behar direla gogoratu (loreontziak, eskegitako arropak,…), haizeak eraman ez ditzan eta arriskurik eragin ez ditzaten.
Kalean dauden aldamioen azpitik pasatzerakoan kontuz ibiltzeko eskatu die herritarrei eta merkataritzako establezimenduetako arduradunei euren lokaletako toldo, beladore eta antzeko objektuak erretiratzea.
Bestalde, aldamio, lanetako hesi eta behin behineko instalazioetako arduradunek neurriak hartu beharko dituzte instalazio horiek segurtasuna bermatze aldera.