Despiezerako instalazio bila ari dira harakin eta abeltzainak

Anboto 2012ko api. 20a, 09:15

\'Kanpotik ekarri beharrean, bertoko ganaduagaz egin gura dugu lan\'. Hori adierazi du Felix Iturbe harakinak, eta Bizkaian, abeltzain eta harakinei zerbitzua emango dien instalazio batek horretarako bidea eman ahal diela

“Kanpotik ekarri beharrean, bertoko ganaduagaz egin gura dugu lan”. Hori adierazi du Felix Iturbe harakinak, eta Bizkaian, abeltzain eta harakinei zerbitzua emango dien instalazio batek horretarako bidea eman ahal diela.

 

Gauzak horrela, Erralderen inguruan batzen ziren hainbat harakin eta baserritar bertoko generoa lantzeko despiezerako instalazio baten bila hasi dira.

 

Iturbek azaldu duenez, harategietan batzuetan generoaren falta izaten dute eta beste batzuetan soberan. Despiezerako plantan generoa denen artean kudeatu eta bertoko okelagaz egindako produktuak landu ahalko zituzten; hanburgesak, adibidez.

 

Dagoeneko martxan dabiltzan instalazio pribatu txikiak eta zarratuta daudenak ikusten hasi dira. Iturberen berbetan, “Durangaldean-edo, Bizkaiko erdigunean egotea komeni da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!