A-8ko erreil bat itxiko dute Iurreta eta Berriz artean

Anboto 2012ko api. 18a, 09:35

A-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan by-pass bat jarriko da Amatza (Iurreta) eta Olakueta (Berriz) artean. Horretara, 22:00etatik 06:00etara bitartean, Bilborako noranzkorako galtzadatik bideratuko dute trafiko guztia

A-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan by-pass bat jarriko da Amatza (Iurreta) eta Olakueta (Berriz) artean, gaur, gauean. Horretara, 22:00etatik 06:00etara bitartean, Bilborako noranzkorako galtzadatik bideratuko dute trafiko guztia.

 

 

Bihar ere, apirilaren 19, berdin egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!