Eguraldi euritsuaren eraginez bajatu da bisitarien kopurua, Turismo Bulegoaren arabera. Kontsulta ohikoen artean, Durangoko Pasiñue, bertako ibilbideak, Urkiolak Parke Naturala eta Elorrioko ondarea egon dira.
Durangoko Turismo Bulegoan 182 bisitari eduki dituzte Aste Santuan, iaz baino 11 gutxiago. Gehienak (84) Espainiatik etorri dira. Hego Euskal Herritik ere jende asko etorri da (65 pertsona) eta durangarrek ere (15) egin dituzte kontsultak, inguruko herrietako informazioa eskatzeko. Mexikotik, Estatu Batuetatik eta Portugaletik ere etorri dira banaka batzuk.
Turistak Durangoko informazioaren bila ibili dira oro har, eta Durangoko Pasiñoaren gaineko informazioaz gainera, ikusteko dauden kontuez eta ostatuei buruz galdetu dute. Durangaldeko ibilbideak eta Urkiolako Parke Naturala ezagutzeko gogoarekin ere etorri direla adierazi dute Turismo Bulegotik, eta Elorrioko ondareari buruz ere galderak izan dituztela. Horrez gainera, Bizkaiko kostaldean ikus daitekeenari buruzko kontsultak egin daitezke.
Kontsulten % 86,81 gazteleraz egin da, %9,89 euskaraz, eta % 6 ingelesez.