1,7 milioi euro bideratu ditu Durangon trenbidea lurperatzeko lanen elektrifikatzeko Lakuak

Anboto 2012ko api. 4a, 22:40

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, 1,7 milioi euro bideratuko ditu Durango Operazioaren elektrifikatze lanak osatzeko, Iurreta eta Berriz arteko zatian.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak, ETS erakunde publikoaren bitartez, 1,7 milioi euro bideratuko ditu Durango Operazioaren elektrifikatze lanak osatzeko, Iurreta eta Berriz arteko zatian.

Euskal Trenbide Sareko Kontratazio Mahaiaren azken bileran hartutako erabaki horrek, duela denbora gutxi Iñaki Arriolak,  Garraio Sailburuak, lan horiei ahalik eta lehentasun handiena emateko markatu duen helburua baieztatzen duela azaldu du Jaurlaritzak. Urte hau amaitu aurretik, Durangotik trena lur-azpitik joatea da asmoa.                                                                                        

Horrela, onartutako kopuru osoa 1.705.595,23 eurokoa da, eta kontratua burutzeko epea bost hilabetekoa da. Lanak Durangon trenbidea lur-azpian sartzeko lanak hasten diren Santa Apoloniatik Berrizeraino doan Bilbo-Donostia lineako zatian burutuko dira.   

                                                                                                        

Une honetan, Euba-Iurreta zatia bikoizteko, Durangoko geltokia eraikitzeko eta Traña-Lebario zatia bikoizteko lanak ari dira burutzen, eta baita Lebarion egingo diren tailer eta kotxetegi berriak eraikitzeko lanak ere. Horrez gain, lan horietarako beharrezkoak diren instalazio elektrikoak eta ekipo elektro-mekanikoak, sarbide mekanizatuak, komunikazioak, tentsio ertaineko lineak eta trenbideko seinaleztapena egiten ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!