Jubilatuentzako informatika ikastaroak antolatu ditu Amankomunazgoak

Anboto 2012ko api. 6a, 12:40

ikastaroak dohainik izango dira eta apirila eta maiatzean zehar Elorrio, Traña-Matiena eta Zaldibarko Kzguneetan eskainiko dituzte.

Ikastaroak dohainik izango dira eta apirila eta maiatzean zehar Elorrio, Traña-Matiena eta Zaldibarko Kzguneetan eskainiko dituzte.


Ikastaroak ordenagailuak erabili eta informatikara hurreratu nahi duten pertsonei zuzenduta daude. Matrikula egiteko epea hurrengo apirilaren 12ra arte egongo da zabalik. Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoko Pertsona Nagusien Dinamizazio Sailak, Solidaridad Intergeneracional eta EHNE-Bizkaiaren laguntzarekin, ordenagailuak erabili eta informatikara hurreratu nahi duten jubilatuei zuzenduta dauden hiru ikastaro berri antolatu ditu. Ikastaro bakoitza 20 ordukoa izango da, eta dohainik izango dira. Klaseak Elorrio, traña-Matiena eta Zaldibarko Kzguneetan eskainiko dituzte, jubilatuek teknologia berriak eta informatika ezagutu dezaten.

Ikastaroek, ondorengo egutegi eta ordutegia izango dute:
- Elorrio: apirilaren 17tik maiatzaren 22ra arte. Astearte eta asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte, Iturri Kultur Etxeko Kzgunean.


- Traña-Matiena-Abadiño: klaseak apirilaren 16tik maiatzaren 21era arte astelehen eta
asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte, Matienako San Prudentzio kaleko 10ean dagoen Kzgunean.


- Zaldibar: kurtsoa apirilaren 16tik eta maiatzaren 21era arte astelehen eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 12:00ak arte, Elizondo 13-Eskoleetan kokatuta dagoen Kzgunean.


Plaza kopurua mugatua izango da. Interesaturik dauden pertsonek, apirilaren 12a baino lehen izena eman behar dute 94 620 05 46 edo 94 620 18 60 telefono zenbakietara deituz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!