Zainduk mendekotasuna dutenen zaintzaileentzako ikastaroak eratu ditu

Anboto 2012ko api. 3a, 11:58

Helburua mendekotasuna duten adinekoen zainketa egokirako estrategia berriak eskaintzea da. Kurtsoak apirileko bigarren hamabostalditik aurrera jarriko dituzte martxan Durangon eta Elorrion.

Helburua mendekotasuna duten adinekoen zainketa egokirako estrategia berriak eskaintzea da. Kurtsoak apirileko bigarren hamabostalditik aurrera jarriko dituzte martxan Durangon eta Elorrion.


Zaindu programak -mendekotasuna duten adinekoen senide zaintzaileentzat laguntza, prestakuntza eta orientazio zerbitzua- lau ikastaro berri jarriko ditu marxan. Kurtso hauen helburua parte-hartzaileek zaintza egokirako estrategia berriak ikastea eta garatzea da.

 

Ohiko patologiak eta oinarrizko zainketarako erizaintza-teknikak kurtsoa izango da lehenengoa. Ondorengo gaiak jorratuko dituzte:
- Mendekotasuna duten pertsona nagusien ohiko patologiak;
- Garbitasuna. azala, presiozko ultzerak, ahoaren zainketa;
- Elikadura: mendekotasuna duen adinekoaren elikadura, emateko moduak, dieta motak, nahasteak…
- Botikak emateko moduak. Klaseak apririlaren 17an eta 24an, eta maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an eskainiko dituzte Durangoko J.M. Barandiaran egoitzan, 17:30etik 19:00ak arte.

 

Bigarren kurtsoa Alzheimer gaixotasuna eta beste dementzia batzuk izango da, hurrengo gaiekin:
- Zer da dementzia? Zelan agertzen da?;
- Nola jokatu dementziadun pertsonarekin: autonomia eta auto-estimua sustatu
- Komunikazioa sustatzeko aholkuak
- Portaeraren arazoak eta zelan bideratu
- Sintoma kognitiboen tratamendua: estimulazioa

Kasu honetan, klaseak apirilaren 17 eta 24an, eta maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango
dira, 17:30etik 19:00ak arte Elorrioko Iturri Kultur Etxean.

Mendekotasuna duten adinekoen mobilizazioak eta transferentziak izango da hirugarren ikastaroa, hurrengo gaiekin:
- Bizkar hezurraren eta mugimenduaren anatomia eta fisiologiaren oinarrizko
kontzeptuak
- Postura-higienea
- Mobilizazioak eta transferentziak.

Klaseak ekainaren 5, 12, 19 eta 26an, 17:30etik 19:00ak arte, Durangoko J.M. Barandiaran egoitzan izango dira.

 

Azkenik, Etxerako trebetasuna lantzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko dute, baina lekua eta datak finkatu barik daude oraindik. Etxean zailtasunak dituzten gizonezko zaintzaileentzat edo edozein zaintzailerentzat zuzenduta dago. Jorratuko diren gaien artean hurrengoak daude:
- Sukaldea: elikadura orekatua, errezetak, trikimailuak
- Arropa: labadoraren erabilera, konponketa txikiak, plantxa
- Etxeko mantentze-lan orokorra


Ikastaroren baten parte hartu nahi duten pertsonek edo informazio gehiago eskatu nahi dutenek zaindu@durango-udala.net posta elektronikora idatzi edota 94 603 00 46 telefono zenbakira deitu behar dute. Zaindu programa Durangoko Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!