Greba orokorragaz bat egitera deitu du CNTk

Anboto 2012ko mar. 27a, 11:38

Azken lan erreformaren aurkako protestetan parte hartzera deitu du konfederazio anarkosidikalistak. Hego Euskal Herrian hainbat ekitaldi deitu ditu. Baita Durangaldean ere

Azken lan erreformaren aurkako protestetan parte hartzera deitu du konfederazio anarkosidikalistak. Hego Euskal Herrian hainbat ekitaldi deitu ditu. Baita Durangaldean ere.

 

Informatzeko piketeak, mamifestazioak, auto karabanak... antolatu ditu, martxoaren 29rako CNT sindikatuak. Sistema "ezmoral eta bidegabe honen biktima guztiak" deitu  gura ditu CNTk kapitalismoaren aurkako "borroka egun" horretan parte hartzera. Durangaldean honako hitzorduak jarri dituzte: CNTk Durangon duen egoitzatik (Komentukale 22) irtenda informatzeko piketea abiatuko da 08:00etan, eta 09:30ean,  Abadiñoko Simply eta Eroski saltoki handietan egingo dituzte piketeak.

 

Bilboko manifestaziora joateko elkartuko dira CNTk Durangon duen egoitzan 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!