Durangaldeko Behargintzak 58 enpresa berri sortzen lagundu du 2011n

Anboto 2012ko mar. 19a, 09:10

Iturginak, arropa dendak, bidaia agentziak, tabernak, enpresei zerbitzua eskaintzera bideratutako enpresak... hainbat arlotako enpresak sortu zituzten iaz. 2011n 146 ekintzaileri eman die aholkua Durangoko Merindadeko Mankomunitateko garapenerako agentziak, Behargintzak.

Iturginak, arropa dendak, bidaia agentziak, tabernak, enpresei zerbitzua eskaintzera bideratutako enpresak... hainbat arlotako enpresak sortu zituzten iaz. 2011n 146 ekintzaileri eman die aholkua Durangoko Merindadeko Mankomunitateko garapenerako agentziak, Behargintzak.

 

Enpresen sorkuntzarako teknikari Maria Jesus Orametxeak azaldu duenez, aldatu egin da enpresak sortzeko motibazioa: "orain urte batzuk buruan bueltaka zuten proiektuak garatzeko aukera ikusten zuen jende gehienak". Orain geroago eta gehiago langabezian gelditu den jendea ere jotaten da aholku bila Behargintzara: "beharrizanagatik lan-merkatuan euren kabuz sartzea erabakitzen dute askok". 

 

Ormaetxeak berak eman du datuen berri prentsaurrean, Augusto Uriarte Behargintzako zuzendariagaz eta Oskar Zarrabeitia Amankomunazgoko presidenteagaz.

 

Amankomunazgoa zerbitzu hau eskaintzen hasi zenetik –2002tik– 1.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira, 600 proiektu baino gehiagogaz. Ormaetxeak nabarmendu duenez, sortutako enpresetatik % 90 inguru mantendu egin da merkatuan. Horien artean garrantzitsuenak merkataritza eta zerbitzuak sektoreetakoak  izan dira. Gehienek enpresari indibidualaren forma juridikoa edo autonomoarena aukeratu izan dute.

 

Ekintzaileen profila

2011n Behargintzara hurbildutako ekintzaileen %40 Durangokoak izan dira; guztira 59 ekintzaile. Aipatzeko da 25 eta 45 urte bitarteko pertsonak izan dira bataz bestean hurbildutakoak; gehienak langabezi egoeran zeuden. 146 ekintzaileetatik 80 emakumeak izan dira.

 

Zerbitzuak oro har 639 kontsultari erantzun die. Aipatu dugu moduan durangarrak izan dira gehienak; ondoren, abadiñarrak, 16 sustatzaile (7 gizon eta 9 emakume). Iurretarrak izan dira ekintzaileetariko bederatzi (sei gizon eta hiru emakume) eta izurtzarrak hiru (gizon bat eta emakume bi). Mañariako eta Zaldibarko ekintzaile bana hurreratu da Durangaldeko Behargintzara. Durangaldetik kanpokoak izan dira gainontzeko 46 ekintzaileak.

 

Langabetuak izan dira gehienean euren espresa sortzeko Behargintzara aholkularitza bila hurreratu diren pertsonak; guztira 82 (39 gizon eta 43 emakume). Lanean zeuden, berrizm, enpresa sortzea planteatu izan dute gainerako 64 pertsonak. Adinari dagokoionez, berriz, gehienak (64 lagun) 25-35 urte bitartekoak izan dira Behargintzara jo dutenak; ondoren, 36-45 urte bitartekoak (58 lagun), eta, 45etik gorakoak ( 16 pertsona). Zerbitzua gutxien erabili dutenak 25 urtetik beherako gazteak izan dira Behargintzako arduradunek azaldu dutenez, zortzi lagun baino ez.

 

Eskola Graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketa izan zuten hurreratu zirenetariko 43 pertsonek eta bigarren mailako lanbide-heziketa 37k. Lizentziatuak izan ziren 26, diplomatuak 20, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zutenak 10 eta batxillergoa zutenak 10.

 

Ekintzaileek gustukoen izan zuten forma juridikoa banakako enpresariarena izan zen; 43 lagunek aukeratu zuten tipologia hori. Gero ondasun-erkidegoak (bederatzi enpresa), sozietate mugatuak (bost enpresa) eta azkenik kooperatibak (enpresa bakarra) aukeratu zituzten. Sektorea kontutan hartuta, enpresa berri gehienak merkataritzakoak izan dira, 23, hain zuzen ere; pertsonei zerbitzuak eskaintzen aritzen direnak izan dira 19 etra enpresak 11. Eraikuntza, nekazaritza, garraioa, ostalaritza eta turismo sektoreei begira enpresa bana sortu da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!