Eraikinen isolamendu tremikoa berbagai

Anboto 2012ko mar. 15a, 08:55

Pintura-sektoreko profesionalei zuzenduta antolatu du eraikinen isolamendu termikoei buruzko jardunaldi teknikoa Durangaldeko Lanbide Prestakuntzarako Zentroak (Behargintza). Martxoaren 16an izango da 09:00etatik 13:00era

Pintura-sektoreko profesionalei zuzenduta antolatu du eraikinen isolamendu termikoei buruzko jardunaldi teknikoa Durangaldeko Lanbide Prestakuntzarako Zentroak (Behargintza). Martxoaren 16an izango da 09:00etatik 13:00era.

 

Baumit isolamendu sistema-egile enpresako petsonal adituak eskainiko du ikastaroa. Doanekoa da Behargintzak Tabira Color enpresagaz elkarlanean antolatutako jardunaldia: sarrera orokorra emango da 09.00etan eta, 09:15ean, tarte teorikoari ekingo zaio. Saio praktikoa 11:00etan haasiko da, eta, 13:00ean, agurtzeko luntxa ere eskainiko dute. Informazio gehiagorako Durangaldeko Lanbide Prestakuntzarako Zentroagaz (Behargintza) jarri daiteke hartu emanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!