Jai egunetan ixtearen aldeko manifestaziora doa +Dendak

Anboto 2012ko mar. 8a, 11:14

Domekan Bilbon batzeko deialdia egin dute

Domekan Bilbon batzeko deialdia egin dute.

 

+Dendak elkarteak Jaietan denok jai ekimenagaz bat eginez Bilbon domekarako antolatu duten manifestazioagaz bat egin du. Domeka eta jai egunetan ez zabaltzea eskatzen dute, eta erakundeei ordutegi komertzialen erregulazioa eskatzen diete aurkeztutako manifestuan: denda txikien defentsan, kontsumo arduratsu baten alde eta igande eta jai egunetan dendak zabaltzearen kontra.

 

Denda txikien eta lanpostuen defentsan euren konpromisoa adierazten dutela azaldu du +Dendak elkarteak. Deialdiagaz bat egin dute hainbat ekartek eta mugimendu sozialek.

 

“Inposatu nahi diguten mugarik gabeko kontsumoaren aurrean”, kontsumo arduratsuaren aldeko deia luzatzen dutela azaldu dute, “gure ohitura eta usadioak mantenduz”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!