ADI osagaiei buruzko jardunaldi teknikoa

Anboto 2012ko ots. 20a, 08:09

Durangalderako Leiakortasun Poloaren baitan ADI osagaietan izan diren azken garapen eta aplikazioen gaineko jardunaldia antolatu dute, martitzenean, Azterlan Ikerketa Zentroan. Jardunaldia 15:30ean zabalduko dute

Durangalderako Leiakortasun Poloaren baitan ADI osagaietan izan diren azken garapen eta aplikazioen gaineko jardunaldia antolatu dute, martitzenean, Azterlan Ikerketa Zentroan. Jardunaldia 15:30ean zabalduko dute.

 

Durangaldeko Mankomunitateko presidentea den Oskar Zarrabeitiak hartuko berba lehenengo. Leiakortasun Poloa izango du berak berbagai. Azterlanek Ibai Gallastegik eta Julian Izagak jardungo dute gero: ADI Mailatan kontutan hartzekoak diren kontzeptu metalurgikoez arituko dira.

 

Tratamendu termikoen ezaugarriak azaldu ditu ADI Treatments-eko gerente-zuzendari den Simon Dayk. Atsedenaldirako tartea amaituta, Arron Rimmer ADI Treatments-eko zuzendari teknikoaren txanda izango da. Merkatuen egungo eskariak eta etorkizunari begirakoak azalduko ditu berak.

 

Azkenik, ADI maila desberdinen mekanizazio-lanekin lotutako esperientziak partekatuko dituzte jardunaldiak amaitzeko. Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoa sailean katedraduna den Norberto Lopez de Lacallek gidatuko du hori.

 

Jardunaldiaren laburpena egin eta ondorioak zehazteko tartea hartuko dute gero.

 

ADI bihurtzeko burdinurtutako piezen behar metalurgikoak aurkeztea dute helburu jardunaldiok, materialon tratamentu termikoan erizpide klabeak ezagutaraztea ez eze. Materialon inguruko hausnarketa zabaltzea ere badute helburu, merkatuaren tendentziak eta etorkizunerako ikuspegiak aztertuz. Elkartrukea ere bultzatu guar dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!