Egun Zuri dugu gaur. Inauteriak badatozenaren iragarle. Auzoz auzo, kalez kale, zein baserriz baserri, Egun Zuri koplak abestera irtetzeko hitzordua egin dute gaurko Durangaldean.
Urtez urte mantendu den ohitura da gurean Eguen Zuri koplak abesteko usadioa. Eskolaumeen eskutik eutsi diote neurri handian usadio horri, eta gaur ere jardun dute abesten Abadiñon, Durangon edota Iurretan, besteren artean.
Elorrion ere irten dute etxeko gaztetxoenak. Herriko plazan egin dute azken saioa 12:00etan; alkateari egin diote kopletan. Hamaiketakoa egiteko ere aprobetxatu dute ganera. Arratsaldean, berriz, eskolan bertan txorizo jana egingo dute.
Horrezaz gain, Iurretan, Mozorroak bideo emanaldia ere eskainiko dute, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean. Ondoren, tostada eta San blas opil jana egingo dute.
Durangon, berriz, karnabal kontzertua eskainiko dute, gaur, Bartolome Ertzilla musika eskolak. Saio bi egingo dituzte: 18:00etan eta 19:30ean.