Jairako gogoa soinean eroateko gonbita inauteri egunetarako

Anboto 2012ko ots. 17a, 09:59

Zapatuan, Surrandi eta Hartzaren konpartsa kalejiran ibiliko da Durangon

Zapatuan Surrandi eta Hartzaren konpartsa kalejiran ibiliko da Durangon.

 

Mozorroaren azken prestaketak egiten ibiliko da gaur bat baino gehiago eskualdean. Inauteri garaia da.
Euskal ohitura zaharrek diotenez, karnabaletan izaten da arbolak inausteko garaia, eta orduantxe esnatzen dira hartzak, neguko loaldiaren ondoren.

 

Hartza, hainbat herritako inauterietako pertsonaia, Durangon izango da aurten ere, bihar iluntzean egingo duten Surrandien kalejiran. Duela 12 urte Kriskitinek berreskuratutako ohitura jarraituta,  Surrandien eta Hartzaren Konpartsa kalejiran ibiliko da bihar iluntzean alde zaharrean.  Asteon maskarak egiteko tailerra antolatu dute  eta jairako prest dute dena  Kriskitin dantza taldekoek, Jaizale txistulari elkarteak eta Tabira musika bandak.

 

Berrizen gaur bertan hasi dira inauteriak ospatzen, eta bihar ere egitarau zabala izango dute, herri afari eta guzti .
Elorrion zapatuan disko festa edukiko dute Oihan Vegagaz. Arratsaldean umeen mozorro lehiaketa egongo da, eta gauean nagusiena. Otxandion pregoia eta txupinazoa izango dituzte, eta Gazte Asanbladak Nafarroako konkista ipini du mozorrotzeko gai. Martitzenean mozorro lehiaketak egingo dituzte Atxondon, Zaldibarren eta Berrizen.

 

Iurretan ere ospatuko dute zapatu karnabal. Aitte San Migel Jai batzordearen eskutik bazkaria izango da Olaburu frontoian. Martitzenerako, berriz, erromeria eta umeen jolasak  antolatu dituzte eta frontoitik Montoira fanfarreak egingo du kalejira. Bestalde, Goiuriko Ama jubilatuen elkarteak mozorro lehiaketa ere antolatu du, 18:30ean.

 

Otxandion, gaur botako dute pregoia, inauteriei behin betiko ondoetorria emanez. Dantzaldia eta txokolate jana antolatu dituzte Pasealekuan. Gazte Asanbladak antzerki parodia ere prestatu du. Mañarian, berriz, domekarako dantzaldia eta mozorro desfilea antolatu dituzte.

 

Abadiñon fanfarreek berotuko dute jai giroa. Mozorrotutako I. Taberna Lehiaketa ere antolatu dute.

 


 

Egitarauak

 

 Abadiño

Otsailaren 18an,

  • 12:30ean, Norte a Sur taldearen kalejira, Traña-Matienan.
  • 18:30ean, Bizkarra (Iruña) fanfarreagaz kalejira, Zelaietan. Traña-Matienan Sugarri fanfarrea arituko da.
  • 23:00etan: Disko festa, Sergio Pradas eta Oihan Vegarekin, Traña-Matienan. 

Otsailaren 21ean,

  • 17:00etan, Batugara taldeagaz kalejira Zelaietan. Eskolako Guraso Elkarteak eratuta.
  • 18:00etan, Kanpanolue ikuskizuna
  • Mozorrotutako I. Taberna lehiaketa antolatu dute eta 500 eta 250 euroko sariak banatuko dira.

Atxondo 

 Otsailaren 21ean,

  • 17:30ean, Mozorro lehiaketa, plazan. Ondoren, euskal karaokea eta txokolate jana.

Berriz

Otsailaren 17an,

  • 10:30ean: Haurreskolaren kalejira.
  • 11:00etan: Mozorroen kalejira herriko kaleetan.
  • 12:00etan: Learreta markina eskolaren ekitaldia, Berrizburu kiroldegian.
  • 12:00-13:30/16.30-19:30: Trena, Olakuetatik Elizondoraino.
  • 17:30ean: Parranda-Tutiplen haur berbena Azkona taldeagaz.
  • 19:00etan: Txokolate jana, probalekuan.

Otsailaren 18an,

  • 18:30ean: Kalejira Olakueta plazatik: Txaranga Txorongo.
  • 19:00etan: Koadrilen topaketa, Elizondo plazan. Jarraian, koadrilen arteko mozorro lehiaketa.
  • 19:30ean: Koadrilen jaitsiera Txaranga Txorongorekin.
  • 21:00etan: Herri afaria, frontoian (derrigorrezkoa da mozorrotuta joatea).
  • 22.30ean: Erromeria: DJ Robert, frontoian.
  • 24:00etan: Mozorro lehiaketaren sari banaketa, frontoian.

 

Durango

Otsailaren 18an,

  • 18:15ean: Surrandi eta Hartzaren konpartsarekin kalejira. Kriskitin dantza taldeak, Jaizale txistulari elkarteak eta Tabira Musika Bandak osatzen dute. Merkatu plazan elkartuko dira, eta 18:45ean irtengo dute kalejiran.
  • 20:00etan: Andra Mariko elizpean amaituko da kalejira.

Otsailaren 19an,

  • 18:00etan: Duo Twister-ekin show musikala adinekoentzat. Ondoren, dantzaldia orkestragaz, Landako kiroldegian.

Otsailaren 21ean,

  • 11:00-14:00/16:00-20:00: Txu-txu trena Landako Gunetik irtenda.
  • 16:00-20:00: Umeentzako parkea, Landako Gunean.
  • 16.30-19:30: Gazte diskoteka Oihan Vegarekin, Landako Gunean.

 

Elorrio

Otsailaren 18an,

  • 18:30ean, Oihan Vega.
  • 20:30ean, Umeentzako mozorro lehaiketa.
  • 22:00etan, Nagusientzako disko festa eta mozorro lehiaketa Oihan Vegarekin.

     

    Otsailaren 21ean,

     

  •  Goizean, eskolaumeen desfilea eta jaialdia.
  • 16:30-19:30: Gazte parkea, Gernikako Arbola plazan.
  • 17:00etan, Txan Magoa, Arriola antzokian.
  • 18:15ean, Txokolate jana, Gernikako Arbola plazan.
  • 19:00etan, Egan, Gernikako Arbola plazan (euria eginez gero Kiroldegian).

 

Iurreta

Otsailaren 18an,

  • 12:30ean, Kalejira egiteko batuko dira herritarrak Amilburu plazan.
  • 14:30ean, Bazkaria (jende kopuruaren arabera, Maiztegi herri eskolako jantokian edo Olaburu frontoian izango da).

Otsailaren 21ean, 

  • 17:00etan, Erromeria eta umeentzako jolasak, Olaburu frontoian. Ondoren, txokolate jana.
  • 19:00etan, Trikitilariekin kalejira, Frontoitik Montoira.

 

Mallabia

Otsailaren 17an,

  • 19:30ean, Herrian mozorroturik triki-poteoa egitera deitu dute (Gaia: Apirileko Feria)
  • 21:30ean, Pilota partida: Mikel Goñi eta Olalde, Bersaluze IX.a eta Aldaperen kontra.

Otsailaren 21ean,

  • 14:30-16:30,  Umeen parkea, eskolako frontoian.
  • 17:00etan, Txokolate jana, Mallabia I kirol etxean.
  • 19:30ean, Mozorro lehiaketa.
  • Arratsaldean, Lotxo taldeagaz erromeria, pilotalekuan. Ondoren, mozorro lehiaketa (adinaren arabera, 12 urtetik gorakoek 200 euro arteko saria lortu dezakete).

 

Mañaria,

Otsailaren 19an,

  • 16:30ean, Dantzaldia eta kantaldia.. Mozorroen desfilea ere antolatu dute.

 

Otxandio

Otsailaren 17an,

  • 12:30ean, Pregoia. Ondore, trikipoteoa.
  • 14:30ean, Bazkaria.
  • 17:30ean, Kalejira.
  • 18:30ean, Dantzaldia eta txokolate jana, Pasealekuan.
  • 19:30ean, Gazte Asanbladaren antzerki-parodia, plazan.

 

Zaldibar

Otsailaren 21ean,

  • 10:30ean, Umeen kalejira.
  • 11:30ean, Txokolate jana.
  • 12:00etan, Umeen jaialdia.
  • 17:00etan, Mozorro lehiaketa. Aldi berean, dantzaldia.

 


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!