Durango eta Berrizko Gaztetxeen urtemugak asteburuan

Anboto 2012ko ots. 10a, 13:38

Sapuetxe eta Hiltegixe Gaztetxean astebururako egitarauak eratu dituzte, 13. urteurrenak ospatzeko

Sapuetxe eta Hiltegixe Gaztetxean astebururako egitarauak eratu dituzte, 13. urteurrenak ospatzeko.

 

13 urte dira Durangon eta Berrizen Gaztetxeak zabaldu zituztela, eta data horiek zein ibilbideak gogora ekartzeko urtemuga festak eratu dituzte astebururako bi herrietan. Durangon, barikuan ping-pong txapelketa, \'Anarkherria\' liburaren aurkezpena eta Artaza Combat zein Nerviosah taldeen kontzertuak izango dituzte. Zapatuan eztabaida egingo dute 10:30ean, eta gero poteo zein argazkia atera. Bazkariaren ondoren jokoak prestatuko dituzte arratsalderako, eta gauean Aztarna taldeak eskainiko du kontzertua, karaokeagaz amaitzeko. Domekan argazkiak ikusi eta balorazioa burutuko dute.

 

Berrizen, barikuan afar-meriendan batuko dira 20:00etan, eta 22:00etan \'Inproborroka: antzerki inprobisazioa\' ikusiko dute. Zapatuan, 22:30etik aurrera, Kilauea, The Mocker\'s eta A.D. taldeen musika emanaldiagaz jarraituko dute festan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!