Zornotza-Muxika errepide erradialak kaltetuak deitu dituzte batzartzera

Anboto 2012ko ots. 8a, 12:31

Durangoko Gran Hotelean batzartuko dira gaur eta bihar Zornotza-Muxika errepide erradialak kaltetuekin kalte-ordainak eskatzeko aukera aztertzeko. Abadiño, Berriz, Atxondo, Elorrio, Zaldibar eta Ermuako kaltetuak deitu dituzte gaur

Gran Hotel Durangon batzartuko dira gaur eta bihar Zornotza-Muxika errepide erradialak kaltetuekin kalte-ordainak eskatzeko aukera aztertzeko. Abadiño, Berriz, Atxondo, Elorrio, Zaldibar eta Ermuako kaltetuak deitu dituzte gaur.

 

Gaur izango den lehenengo saio horretara daude deituta Abadiño, Berriz, Atxondo, Elorrio, Zaldibar eta Ermuako kaltetua. Batzarra 19:00etan hasiko da, jakitera eman dutenez.

 

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri zuen urtarrilean udan hiru errepide erradial berrien lanei ekingo ziotela udan. Tartean dago Zornotza-Muxika errepide hori; baita 237 milioi euro eskatuko dituen Gerediaga -Elorrio errepide erradiala ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!