Izotza eta elurra goizean goizetik Durangaldean

Anboto 2012ko ots. 8a, 08:33

Oraindik tarteka elurra ari du Durangaldean. Herrizaingo Sailaren arabera Areition, Kanpazarren, Urkiolan, Trabakuan zein Muniketan errepideak zabalik daude ibilgailu guztientzat, baina arretaz gidatzeko eskatu dute.

Oraindik tarteka elurra ari du Durangaldean. Herrizaingo Sailaren arabera Areition, Kanpazarren, Urkiolan, Trabakuan zein Muniketan errepideak zabalik daude ibilgailu guztientzat, baina arretaz gidatzeko eskatu dute.  Arratsaldean atertze aldera egingo du eta ostarteak zabalduko dira, Euskalmeten arabera.

 

Elurra gogoz ari du, besteak beste, Gasteiz eta Altube artean, Gasteiz eta Altsasu artean, Urkiolan (Bizkaia), Itziarren eta Deskargan (Gipuzkoa). Iragarpenaren arabera hotz handia egingo du gaur, eta elur maila itsas mailan izango da, Euskalmeten arabera. Arratsaldean ostarteak zabalduko direla iragarri dute.

 

Egunak aurrera egin ahala tenperaturak jaisten jarraituko dutela iragarri dute eta elurra ere egingo duela; hala ere, ez da prezipitazio askorik espero. Herrizaingo Sailak abisu laranja ezarri du gaurko.

\"\"\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!