Eguenerako deituta dagoen lan-uzteari begira, ordu beteko elkarretaratzea egin dute erreforma publikoaren kontra.
Langile publikoak lau orduko lan-uztera deituta daude eguen honetan, hilak 9, Espainiako Gobernuak egin gura duen erreforma publikoaren kontra protestatzeko. 12:00etatik 16:00etara geldialdia egingo dute, eta gaur, "giroa berotzeko" elkarretaratzea egin dute hainbat tokitan, Durangoko Institutuan, esaterako.