Txitxiburduntzi ospatuko dute, gaur, inauterien aurrekari

Anboto 2012ko ots. 12a, 08:36

Inauteriak ere gero eta gertuago ditugu. Jaia eta mozorroak izango dira nagusi Durangaldeko kale eta txokoetan. Aurretik, baina, oraindik ere, askok hutsik egiten ez dioten hitzordua dugu: batzuentzat, txitxi-burduntzi, besteentzat, basokoipetsu

Inauteriak ere gero eta gertuago ditugu. Jaia eta mozorroak izango dira nagusi Durangaldeko kale eta txokoetan. Aurretik, baina, oraindik ere, askok hutsik egiten ez dioten hitzordua dugu: batzuentzat, txitxi-burduntzi, besteentzat, basokoipetsu.

 

Durangon, gaur, Herria auzo elkarteak antolatuta egingo dute txitxi-burduntzia. Elkarteak Durangon duen egoitzaren aurrealdeko plazan batuko dira txorizoa burduntzia erretzeko. Bertan, egongo da txorizoa, hori erretzeko tresneria, ogia eta ardoa. Hitzodrau 18:00etan ipini dute. Batutako dirua, berriz, Durangoko Bateginez GKEri helaraziko zaio, Pochutan (Guatemala) bultzatzen diharduten egiatsmoa garatzeko erabili dezaten.

 

Landako eskolan ere egin dute txitxi-burduntzia ospatzeko deia. Jaialdia 11:00etan hasiko dute eskolan bertan, orduan isiotuko dute sua. Batutako dirua, berriz, 6. mailako ikasleen ikasketa bidaia ordaintzeko erabiliko dute, ohi bezala. Dantzariak eta giro aparta egongo dela jakin eragin dute.

 

Iurretan

Aitte San Migel Batzordeak antolatuta ospatuko dute Basokoipetsu Eguna iurretarrek, gaur, Aita San Migel Plazan. Sua, zotzak eta giroa alaitzeko trikitilariak egongo dira plazan, 17:00etatik aurrera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!