Berriz ere hotza nagusi

Anboto 2012ko ots. 7a, 11:16
Tenperaturak eta elur mailak behera egin du berriz ere Euskal Herrian. Biharko, berriz, hotz handiagoa iragarri dute. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta izotza egingo du ia lurralde osoan

Tenperaturak eta elur mailak behera egin du berriz ere Euskal Herrian. Biharko, berriz, hotz handiagoa iragarri dute. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta izotza egingo du ia lurralde osoan.

 

Hotzaldi berria datorkigu egunotan, joan zen astekoa bezain gogorra izango ez den arren. Hala ere, elur maila kostaldera helduko dela iragarri du Euskalmetek. Abisu laranja jarri du datozen orduetarako eta biharko Herrizaingo Sailak.

 

Elur maila 300-500 metroan kokatuko da goizean, eta, arratsalderako kostaldera helduko da. Hala ere,  prezipitazio gehiena egunaren lehen partean egitea espero dute eta arratsaldean atertzeko joaera izango du. Errepide sare nagusia zabalik dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!