10 euroko 40 erosketa bale zotz egingo dituzte otsailean

Anboto 2012ko ots. 6a, 09:28
+Dendak merkatari elkarteak 10 euroko erosketa-bale zotz egingo ditu, otsailean, Durango Txartelagaz erosketak egiten dituzten bezeroen artean

+Dendak merkatari elkarteak 10 euroko erosketa-bale zotz egingo ditu, otsailean, Durango Txartelagaz erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

 

Guztira 400 euro banatuko dituzte erosketa-baleekin. Horrela jakin eragin dute +Dendak elkarteko kideek. Otsailaren 2tik 29ra bitartean, horri atxikitutako establezimenduetan Durango Txartela erabiltzen duten bezeroen artean banatuko dira ausazko eran erasketa-bale horiek. Erosketak egiterako orduan jakin eragingo da saria, ordainketa egiaztagiarian. Hilebetean trukatu ahal izango da erosketa-balea, Durango Txartelari atxikitutako establezimenduetan salgai dauden produktuengatik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!