Gaur eta biharko arreta eskatu dute izotza eta elurragaitik

Anboto 2012ko ots. 2a, 10:02

Bota dezakeen izotzagaitik eta elurragaitik arreta berezia eskatu dute udal arduradunek. Alerta laranja ezarri du gaur eta bihar Herrizaingo Sailak

Bota dezakeen izotzagaitik eta elurragaitik arreta berezia eskatu dute udal arduradunek. Alerta laranja ezarri du  gaur eta bihar Herrizaingo Sailak.

 

Bai Durango bai Iurretako udalek zenbait gomendio helarazi die herritarrei. Horretara, etxean, berogailu lagungarriekin (estufa edo sutontziekin) kontuz ibiltzeko gomendio eman dute, ezustekoren bat gerta daitekeelako. Era berean, bidaiatuz gero, aurretik, bai Euskalmetera joaz bai 902 112 088 telefonora deituz, informazioa eskatzea jo du gomendagarri. Eguraldia benetan txarra bada, ez irteeta hobe dela gogoratu dute, irten beharra izanez gero garraio publikoa erabiltzea gomendatuz. Gurpilak, galgak eta izotz kontrakoak ondo daudela egiaztetzeko deia ere egin dute; baita kateak eroatera, erregaitanga beteta izatera eta telefonoa eroatera ere.

 

Mendi ibilbide eta txangoak bertan behera uztea gomendatu dute udal arduradunek; eta irtenez gero, nondik nora ibiliko zaren esanda uztea. Ahal izanez gero bakarrik ez joateko abisua eman dute, baita telefonoa gainean eroatekoa ere.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!