"Anorexian eta bulimian, inguruak kontrolatu behar du gaixotasuna, ez alderantziz"

Anboto 2012ko ots. 7a, 09:35
Bihar hasita hiru eguaztenetan, elikadura jokaeren nahasteen gaineko hitzaldiak eskainiko ditu Begoña Charro psikologoak Abadiñoko Errota kultur etxean. ACABE anorexia eta bulimiaren kontrako elkartearen berri emango du, eta gaixotasun horien gaineko ideia batzuk azalduko ditu hitzaldiotan

Bihar hasita hiru eguaztenetan, elikadura jokaeren nahasteen gaineko hitzaldiak eskainiko ditu Begoña Charro psikologoak Abadiñoko Errota kultur etxean. ACABE anorexia eta bulimiaren kontrako elkartearen berri emango du, eta gaixotasun horien gaineko ideia batzuk azalduko ditu hitzaldiotan.

 

Elikadura jokaeren nahasteetan kasu bakoitza mundu bat izango da, baina badaude orokortu daitezkeen ezaugarriak?

Nahaste asko daude, baina gehien ematen direnak anorexia eta bulimia direnez, horietan sakonduko dugu. Ezaugarri orokor batzuk badaude: Anorexiaren kasuan, adibidez, oso perfekzionistak izaten dira, kirola asko gustatzen zaie, nota oso onak ateratzen dituzte... Kanpotik seme-alaba “idealak” direla esan genezake, baina barruan dute gaixotasuna. Bulimia dutenak normalean desorganizatuak izaten dira, inpultsiboak, fisikoki ez da detektatzen hain arin, ez dutelako zertan argal egon... Umore aldaketak izaten dituzte, eta etxean konbibentzia arazoak. Anorexiaren kasuan, esan genezake eurek dutela “kontrola”, eta bulimiagaz kontrakoa da; egoerak ihes egiten die eskuetatik. Batzutan faseak egoten dira batetik bestera, baina nik uste dut, nahiz eta faseak izan, perfilagaz argi ikusten dela anorexia edo bulimia den.

 

Anorexia edo bulimia daukazula onartzea pauso garrantzitsua izango da.

Niretzat hori da pausorik gaitzena. Pertsona bakoitza desberdina da, eta adinaren arabera ere gauzak asko aldatzen dira; ez da berdin 14 urtegaz edo 30 urtegaz kontsultara etortzea. Gaixotasunagaz urte askoan bizi direnek onartuta dute gaixotasuna daukatela, baina barneratuta dituzten ohiturak kentzea gaitza da. Denbora gutxiaan barneratutako ohiturak arinago aldatzen dira normalean.

 

Zer pauso ematen dira diagnostikatu eta gero?

Lehenengo, elkartera heltzen direnean, psikologoekin jartzen dira kontaktuan. Osasun zentrora bidaltzen ditugu, eta handik bolante bat eskatzen da, psikiatra bategaz hartu-emana hasteko espezializatutako osasun zentroan. Ospitale bakoitzean espezializatutako psikiatra bat dago. Psikiatrak eta psikologoak koordinatu egiten gara, norabide berean lan egiteko.

 

Ingurukoek eta familiak askotan galdetuko diote euren buruari zelan lagundu.

Ez dute jakiten zer egin. Askotan tabua izaten da, etxean mantentzen den zerbait, sekretu bat legez, eta lagunek zerbait arraroa ikusten dutenez pertsona hori baztertzera heldu daitezke. Hori ez da sekula egin behar. Lagunek asko lagundu dezakete zer gertatzen den dakitenean. Momentu txarretan, adibidez, gaixoak bakarrik egon gurako du, eta bakarrik utziz gero gaixotasuna indartu egiten da. Lagunak beharrezkoak dira, barneratuta ditugun ohitura txarrak kendu eta ohitura osasungarriak mantentzeko.

Familiek ere laguntza beharko dute...

Askotan gurasoek gaixoek baino laguntza handiagoa behar dute. Batzuetan aurreiritziak dituzte; hasieran pentsatzen dute tontakeriak direla, moda kontuak... Baina ez, buruko gaixotasuna da. ACABEn badauzkagu gurasoentzako taldeak, beste kasu batzuk ezagutzeko eta dudak argitzeko. Laguntza behar dute; gu gaixoekin ordubete egoten gara astean, eta gurasoak gero egunero egon behar dira eurekin. Psikologikoki gurasoak prest egon behar dira; inguruak kontrolatu behar du gaixotasuna, eta ez gaixotasunak ingurua. Familiaren inplikazioa oso garrantzitsua da, eta beharrezkoa da gurasoek laguntza eskatzea eta profesionalengana jotzea.

 

Gizartean aurreiritzi asko sumatzen dituzu?

Orokorrean ez da beste gaixotasunekin beste enpatizatzen; batzuetan tontakeriatzat hartzen da; bulimia anorexia baino hobeto ikusten da ez delako igartzen, anorexia argaltasunean ikusten delako... Batzuek lau terapiagaz osatu daitekeela uste dute, eta eragina izan dutela gurasoek, lagunek edo bikotekideak... Beti erruduna kanpoan dagoela pentsatzeko joera dago, eta ez da hain sinplea. Askotan gurasoek pentsatzen dituzte topiko horiek eta garrantzitsua da ideia horiek burutik kentzea.

 

Zenbat denbora behar da irtetzeko?

Orokorrean, 2-3 urte behar izaten dira. Baina geroago eta beranduago hasi, zenbat eta gaitzagoa da. Alta izan arren,  gainera, zuhur ibili behar da, momentu gaitzak egon daitezkeelako udan, Gabonetan... Gure gizartea oso gaiztoa da kontu honetan, dena ospatzen da jaten. Momentu kritikoetan zuhur jokatu behar dugu, eta  ezin dugu gure burua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!