Tabakoari uzteko ikastaroak abiatuko ditu Amankomunazgoak

Anboto 2012ko urt. 10a, 11:52

Urtarrilaren 26an hasiko dira Durangaldeko Amankomunazgoak Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak antolatutako erretzeari uzteko ikastaroak

Urtarrilaren 26an hasiko dira Durangaldeko Amankomunazgoak Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak antolatutako erretzeari uzteko ikastaroak

 

Hiru hilabetean zehar zortzi saio egingo dituzte  ikastaroan parte harte hartuko dutenek, 15-20 laguneko taldeetan eta aditu batek zuzenduta. Hiru hilabetera jarraipen-saio bat egingo dute.

 

Iaz tabakoa uzteko ikastaro bi antolatu zituen Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak. Ikastaroa hasterakoan %91k erretzen zuen eta, bukatzean, horietario %90ak erretzearen ohitura utzita zuen; beste %10ak (pertsona bakarra) kontsumoa gutxitzea lo rtu zuen. 2011an antolatutako lehengo ikastaroa amaitzerakoan egindako ebaluazio-inkestatik ateratako datuak dira horiek.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, nurritze-metodoaren bidez lortu zuen erretzeari uztea %40ak, beste tratamendu gehigarririk erabili gabe. Gainontzekoek laguntza terapiak erabili behar izan zituzten. Inkestan parte hartutako %100ak agertu zuten hurrengo sei hilabeteetan erreko ez zutenaren ustea.

 

2011ko otsailetik maiatzera garatu zen 1. ikastaroa, eta 18 lagunek parte hartu zuten. Urrian hasi zen bigarrena eta 2012ko urtarrilaren 12an amaituko da; 24 lagunek dihardute horretan.

 

Izena eman daiteke dagoeneko

Erretzeko ohitura baztertu gura dutenek orain dute hurrengo aukera bat. Esan bezala, urtarrialren 26an hasiko da 2012ko lehenengo ikastaroa. Argitu dutenez, goiz eta arratsaldez egingo dituzte bilerak, eskarien arabera, eta parte hartu gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Badago dagoeneko izena ematea. Horretarako  94 620 05 20 telefeno zenbakira deitu dezake, 09:30etik 13:30era, edota prevencion.mdurango@bizkaia.org helbide elektronikoa erabili.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!