Durangaldeko Amankomunazgoak antolatuta eta Guraso Eskolaren baitan ikastaro berriak abiatuko dituzte otsailean. Urtarrilaren 16ra arte dago zabalik izena emateko epea.
Profesional espezializatuek gidatutako talde txikietan garatuko dira ikastaroak eta "era dinamiko, parte hartzaile eta praktikoan", drogomenpekotasuna, osasuna, familiako kideen arteko komunikazioa eta arazoei irtenbideak emateko erak jorratuko dituzte. Amankomunazgoa osatzen duten udalerri bakoitzeko ikastetxe eta udal tokietan garatuko dituzte. Eskola-adineko seme-alabak dituzten aita eta amei zuzenduta daude, eta interesa duen orok parte hartu dezake.
Bost dira antolatutako ikastaroak: Prevención en la infancia a través de la comunicación y la autoestima (LHn diharduen seme-alaben gurasoei zuzenduta); Adolescencia y drogas ¿como abordarlo? (DBHko seme-alabadun gurasoei zuzenduta); Educación afectivo-sexual (LH eta DBHko neska-mutilak dituzten gurasoei zuzenduta); ¿Sabes lo que siente realmente tu hij@? eta Risoterapia.
Izena emateko epea urtarrilaren 16an amaitzen da. Interesa dutenek 94 620 05 20 telefono zenbakira deitu dezakete, 09:30etik 13:30era edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera bidali daiteke mezua. Sei euro balio ditu ikastaro bakoitzak.