Emtesportek Bizkaiko kiroldegi batzuetan bigarrenez antolatu duen jostailuen bilketa kanpainan tona bi batu dituzte.
Emtesportek bigarrenez antolatu du jostailuen bilketa kanpaina. Abadiñoko igerilekuetan 246 kilo jaso dituzte eta Elorrioko kiroldegian 132 kilo. Guztira Bizkaiko kiroldegietan tona bi batu dituzte. Caritas Bizkaia arduratuko da jostailuak sailkatu eta banatzeaz. Antolatzaileek aurreikuspenak gainditu dituztela azaldu dute. "500 eta 100 kilo jostailu batzea aurreikusi dugu eta gure sorpresarako tona bi jaso ditugu", azaldu dute.
Durangaldetik kanpoko kirol instalazioetan ondorengo erantzuna izan dute: Trapagaraneko Udal Igerilekuetan 767 kilo, Ortuellako kiroldegian 122 kilo, Etxebarriko Udal Kiroldegian 594, Markinako Atxondo kiroldegian 124 kilo.