Herri Bilguneak Bilboko manifestaziora joateko deia egin du

Anboto 2012ko urt. 6a, 10:00

Trikipoteoan batuko dira 12:00etan Goienkalen eta autobusak jarri dituzte Durangotik Bilbora joateko. Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren aurretik, Durangaldean hainbat ekitaldi egin dituzte.

Trikipoteoan batuko dira 12:30ean Goienkalen eta autobusak jarri dituzte Durangotik Bilbora joateko. Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren aurretik, Durangaldean hainbat ekitaldi egin dituzte.

 

Presoek eta euren senide eta lagunek bizi duten egoera “bidegabea gainditzeko” sortu duten Herri Bilguneak hainbat ekimen antolatu ditu Durangon, Abadiñon, Iurretan eta Elorrion (bazkari, kontzentrazio, hitzaldi, manifestazio…). Herri Bilguneko kideen esanetan, “gatazka politikoa gainditzeko ahaleginen emaitzak ikusten gabiltza azken aldian, eta oinarri horiek ardatz moduan hartuta, giza eskubideen urraketa lehenbailehen desagertu dadin lan egiteko asmoa daukagu, presoen egoera agenda politikoan dagoelako”. Horregatik, Egin dezagun bidea lelopean, “herriz herri ahalik eta indar gehien bildu eta presoen egoera konpontze aldera lan egin behar dugu”, azaldu zuten ekimenaren antolatzaileek abenduan egin zuten aurkezpenean. Euskal gehiengo sindikal, politiko eta sozialak “hamaika bider eskatu duena indar handiagoagaz exijitzeko unea” dela diote, eta horren harira hainbat ekitaldi prestatu zituzten Durangaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!