Urtarrilaren 7ko manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte

Anboto 2012ko urt. 4a, 13:23

Urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte Durangotik. Izena eman daiteke Intxaurren edo Mesoian.

\'Egin dezagun bidea\' ekimenaren barruan urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak jarri dituzte Durangotik. Izena eman daiteke Intxaurren edo Mesoian.

 

12:00etan trikipoteoa eta luntxa egingo dute Goienkaletik. 16:00etan  autobusera joateko deia egin dute eta 17:30ean manifestazioa abiatuko da. Bilboko manifestazioa antolatu aurretik beste mobilizazio batzuk jarri dituzte martxan. Ekimenaren bultzatzaileek abenduaren 30ean Durangoko manifestazioan parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman dizkiete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!