Umeentzako jostailuak banatuko +Dendak elkarteak

Anboto 2011ko abe. 21a, 09:07

Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteko establezimenduek 4.000 postal eta 5.000 umeentzako jostailu banatuko dituzte egunotan. Olentzerori bidaltzeko 2.000 gutun ere zabalduko dituzte

Durangaldeko +Dendak merkatari elkarteko establezimenduek 4.000 postal eta 5.000 umeentzako jostailu banatuko dituzte egunotan. Olentzerori bidaltzeko 2.000 gutun ere zabalduko dituzte.

 

Lehenengoz abiatu du kanpaina hau Durango, Abadiño eta Iurretako 196 establezimendu batzen dituen merkatari elkarteak. Batez ere etxeko txikienekin, Gabon jaietako "poz eta ilusioa" partekatu gura dute horrela, +Dendak elkarteako arduradunek jakin eragin dutenez. Postalak eta gutunak elkarteko bazkide diren establezimendu guztietan banatuko dira, argitu dutenez, eta jostailuak umeekin lotutako sektoreko bazkide diren establezimenduetan.

 

"Oso polita da herriko dendetako oroimen atsegina gordetzea", diote: "Denon artean zaindu egin behar dugun komertzioa, gure kale eta plazek egunotan izaten duten poz eta berotasuna inoiz galdu ez dezaten laguntzeko". Bestalde,  4.000 zoriontzeko postal ere banatu dituzte, +Dendak elkarteak 2006an antolatutako umeentzako postal lehiaketan irabazleak izan ziren marrazkiak dituzten txartelak. Izaera ludikoa eta hezitzailea duten sei jolas batzen dituzte umeentzako koadernotxoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!