Mas Curvasek jostailu eta janaria batuko ditu

Anboto 2011ko abe. 17a, 08:24

Mas Curvas motor zaleen elkarteak VI.Gabonetako Motor-ibilbidea antolatu du gaur. Bestalde, Elorrion ere erabiltzen ez diren jostailuak batzeko kanpaina dago martxan urtarrilaren 2ra arte

Mas Curvas motor zaleen elkarteak VI.Gabonetako Motor-ibilbidea antolatu du gaur. Bestalde, Elorrion ere erabiltzen ez diren jostailuak batzeko kanpaina dago martxan urtarrilaren 2ra arte.

 

16:00etan, inguruetako herrietan ibilbidea egingo dute. 18:00 etan bueltuko dira Mas Curvasen lokalera, eta parte-hartzaileek txokolate beroa zain izango dute. Ondoren, janaria eta jostailuak batuko dituzte beharrean daudenei dohaintzan emateko.

 

Elorrion ere bai

Bestalde, Elorrion ere jostailuen bilketa egiteko kanpaina dago martxan. Erabiltzen ez diren jostailuak udal kiroldegira eroateko deia egin dute arduradunek. Urtarrilaren 2ra bitartean dago zabalik kanpaina.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!