Gorka Larrinagak irabazi du Anbotoren egutegiko lehiaketa

Anboto 2011ko abe. 15a, 09:08

Otxandioko baserri koloretsu baten argazkia izan da saritutako lana

Otxandioko baserri koloretsu baten argazkia izan da saritutako lana.

 

Anboto Komunikabideak-ek lehenengoz argazki lehiaketa bitartez aukeratu ditu 2012ko egutegiko argazkiak. Aditu talde batek osatutako epaimahaiak Gorka Larrinagaren argazki bat aukeratu du irabazle moduan, hainbat parte-hartzaileren artean. Ondorioz, 500 euroko saria irabazi du 30 urteko abadiñarrak.

 

Argazki irabazlean Otxandioko Antzarpozueta baserria ageri da. Epamahaiak argazkiaren “konposizioa, kolorea eta freskotasuna” nabarmendu ditu. Egutegiko 12 hileetan zehar Larrinagaren beste hainbat argazki ere ikusi daitezke, eta baita beste parte-hartzaile batzurenak ere: Arkaitz Egia, Nerea Aiartzaguena, Jabier Ugalde eta Julen Lizarralderenak.

 

Larrinagak “oso pozik” dagoela adierazi du, eta bere kameraz gainera“ilusioa eta dedikazioa” izan dituela lanabes. Hau omen da sari bat irabazi duen lehen aldia. Egutegiak dagoeneko eskuragarri daude eskualde 12 herrietako ohiko saltokietan, euro biko prezioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!