Presoen eskubideen aldeko ekimenen berri eman dute

Anboto 2011ko abe. 14a, 15:37

Presoek eta euren senide eta lagunek bizi duten egoera \'bidegabea gainditzeko\' sortu duten Herri Bilguneak hurrengo egunetako ekitaldien berri eman du; tartean, hilaren 30ean Andra Maritik abiatuko duten manifestazioa.

Presoek eta euren senide eta lagunek bizi duten egoera “bidegabea gainditzeko” sortu duten Herri Bilguneak hurrengo egunetako ekitaldien berri eman du; tartean, hilaren 30ean Andra Maritik abiatuko duten manifestazioa.

Herri Bilguneko kideen esanetan “gatazka politikoa gainditzeko eginahalen emaitzak ikusten ari gara eta oinarriok ardatz hartuta, giza eskubideen urraketa lehenbailehen desager dadin lan egiteko asmoa daukagu, presoen egoera agenda politikoan dagoelako”. Horregatik, ‘Egin dezagun bidea’ lelopean, “herriz herri ahalik eta indar gehien bildu eta presoen egoera konpontze aldera lan egin behar dugu”.

Euskal gehiengo sindikal, politiko eta sozialak “hamaika aldiz eskatu duena indar handiagorekin exigitzeko unea” dela diote eta horren harira hainbat ekitaldi prestatu dituzte Durangaldean. Durangon, abenduaren 30ean, 20:00etan, manifestazioa abiatuko dute Andra Maritik. Abenduaren 24an, berriz, kantaldia antolatu dute 11:00etatik aurrera.

Era berean, urtarrilaren 7an, 17:30ean, Bilbon egingo den mobilizazio orokorra joatekoa deia egin dute.

 

 

  • Abadiñoko Elkartasun Egunean ondoko egitarau prestatu dute barikuan eta zapatuan:
     
    • Abenduak 16,

      • 22:30: Motxoian ‘Antipodetara Bidaia’. Hizlaria Gaizka Arrillaga. Txokolatea banatuko da.  
    • Abenduak 17,

      • 09:45: Txupinazoa
        10:00: Futbito Txapelketa Matienako eskoletan.
        11:00: Umeendako jolasak (Puzgarriak, tailerrak…)
        13:00: Iluntze eta Talde Batuak-en eskutik kalejira
        14:15: Herri argazkia. Kiosko plazan.
        14:30: Herri bazkaria frontoian. Langileak 12 euro. Langabeak 10 euro. Bazkalostean kanta herrikoiak.
        17:00: Herri jolasak eta karta jokoak frontoian.
        19:30: Poteo alaitua.
        22:30: Kontzertuak Motxoian: Zarraparra, Kilauea eta Basque Street Boys.

 

  • Iurretan ere hainbat ekitaldi prestatu dituzte:

    • Abenduak 16, 

      • 19:00: Goiuria ikastolan \'Egin dezagun bidea\' ekimeneko ekitaldia
         
    • Abenduak 24, 

      • 13:00: Kontzentrazioa
        18:30: Iurretako kaleetatik zehar olentzero
         
    • Abenduak 30, 

      • 19:30: Kontzentrazioa Montoiko biribilgunea inguratuz   
    • Abenduak 31 

      • 13:00: Kontzentrazioa Askondon

 

  • Elorrion presoen inguruko hausnarketara deitu dute:

    • Abenduak 17, 

      • 17:00: \'Presoei buruz berba egiteko ordua da\'. Arriola antzokian. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!