Europako enpresetan praktikak egiteko aukera

Anboto 2011ko abe. 11a, 08:07

Enpresetan Praktikak Europan Zehar (EPEZ) programaren seigarren deialdia egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko Kanpuseko Errektoreordetzak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa-Durangaldeko Behargintzak elkarlanean. Europako enpresetan lehenengo lan-esperientzia izan gura duten tituludun pertsonei zuzendutako ekimena da hori

Enpresetan Praktikak Europan Zehar (EPEZ) programaren seigarren deialdia egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa-Durangaldeko Behargintzak elkarlanean. Europako enpresetan lehenengo lan-esperientzia izan gura duten tituludun pertsonei zuzendutako ekimena da hori.

 

Programaren onuradunak EHUko edozein campus eta fakultateko 50 tituludun berri izango dira. Derrigorrezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea eta 30 urte baino gutxiago izatea. Horrela jakin eragin dute deialdiaren arduradunek. Hautatuak izango diren pertsonek Alemanian, Txekiar Errepublikan, Italian, Portugalen, Erresuma Batuan eta Austrian egin ahal izango dituzte lan-praktikak.

 

Eskaera orriak eskuratzeko Durangaldeko Behargintzara hurbildu daiteke. Bizkaiko Campuseko Enplegu Gunean (Sarrikoko Campusean: astelehenetik eguenera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; barikuetan, 09:00etatik 14:00etara) edota www.ehu.es/enplegugunea webgunean ere lortu daitezke. Leku horrexetan aurkeztuko dira baita eskaera horri horiek behin datuak zehaztuta. Horretarako epe-muga abenduaren 21ekoa da. Informazioa eskuratzeko ere bertara jo daiteke. Horrela bada, aurretiaz, eskabidea EHUko edozein Erregistro Orokorretan erregistratu beharko da.

 

Prestaketak laguntzeko

Bestalde, Durangaldeko Behargintzako arduradunek jakin eragin dute interesa duten pertsona horiei EHUn egingo dien elkarrizketa prestatzeko saioa antolatuko dutela. Era berean, Europass curriculum vitae europearra prestatzeko laguntza ere eskainiko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!