Abenduaren 15era bitartean %5eko beherapena egingo dute Durango, Abadiño eta Zaldibarko 87 establezimendutan Durango Txartelagaz ordainduta. +Dendak Durangaldeko merkatari elkarteak doan eskainitako visa txartela da hori.
Kontsumitzaileek gabonetako erosketak eskualdean bertan egitea erraztu gura dute kanpaina horren bitartez, eta "kalitatezko produktuak prezio onean" hartzeko aukera ematea ere bai. Horrela azaldu dute +Dendak elkarteko kideek. Aipatutako 87 establezimenduetan barruan zein erakuslehioan Durango Txartelari atxikituta daudela iragartzen dute. Hala ere, +Dendak elkarteak ere gura dute bezeroen esku utziko du atxikitutako denden zerrenda, euren kokapena ere zehaztuz.
Denetariko dendak daude atxikutuak: arropa zein oinetako dendak, osagarriak saltzen dituztenak, dekorazio dendak edota etxeko tresnak saltzen dituztenak. Baita kontsezionarioak, bidai-agentziak, altzari-dendak, informatika edo elikagai dendak, bitxi dendak eta optikak ere. Osatalaritza establezimenduak eta hotelak ere badude kanpainari atxikituak.
+Dendak elkartekoek gogorarazi dute Durango Txartela doan ematen dela, ez dela komisiorik ordaindu behar eta edozein banketxetan helbideratu daitekeela. 1.200 euroko muga dauka eta aukerea ematen du inolako kargurik gabe erosketak egiteko, besteak beste. Elkartearen egoitza, edo txartelari egokitutako edozein establezimendutan egin daiteke txartela. Baita Rural Kutxan ere.
Bestalde, Izurtza eta Otxandioko Avia gasolindegietan ere bai %3ko beherapena egiten zaie Durango Txartela erabiltzen dute bezeroei.
Aipatu baita hilabete honetan Durango Txartela erabilita erosketaren bat egiteagatik, erosketak egiteko 100 gurditxoren zozketak sartzeko aukera emango dela.