Elikagaien kudeaketa eta uretako sorospena zelan egin ikasi ahalko da antolatu dituzten ikastaroetan.
Durangaldeko Gurutze Gorriak hiru ikastaro antolatu ditu datozen hileetarako. Lehen laguntza zelan eman azaltzeko ikastaroa abenduaren 2tik urtarrilaren 28ra eskainiko dute. Besteak beste, gaixoaren ebaluazioa, konorte galtzea, lipotimiak eta bihotzekoak landuko dituzte.
Elikagaien kudeaketarako ikastaroa urtarrilean egingo da Amorebieta-Etxanon. Sukaldeetan lan egiten duen edo lan egin gura dutenei zuzenduta dago. Uretako sorosle ikastaroa otsailaren 10a eta martxoren 31a bitartean gauzatuko dute. Beharrezkoa da Lehen Laguntzetako Agiria izatea, eta froga fisiko bat gainditzea.
Izena emateko: formaciondurango@cruzroja.es.